17:00h Sala Arrupe Aretoa. Garibay 19. Donostia.
Mikel G. Gurpegui (Donostia-San Sebastián, 1964), Nafarroako Unibertsitatean Kazetaritzan lizentziatua, komunikazioaren esparruan jarduten duen langile autonomoa da. Kazetari, erredaktore eta ikertzaile gisa, bere ibilbidean lan ugari eta anitzak landu ditu. 2003tik gaur arte, ‘El Diario Vasco’ egunkariko egunero argitaratzen den ‘La calle de la Memoria’ atala egiten du, eta bertan zinemaren inguruko kritikak ere idazten ditu, beste hainbat gairi heltzeaz gain.
Donostia Kulturak antolatutako ikastaroen barruan, honako ikastaro hauek eskaini ditu Ernest Lluch Kultur Etxean:
Halaber, Lugaritz Kultur Etxean, ‘Zure burua lantzeko hitz-jokoen tailerra’ dinamizatu zuen (2019-20).
Gainera, kazetari eta kolaboratzaile izan da ‘Deia’ egunkarian, TeleDonostin eta Radio Euskadin, besteak beste.