📍 17:00h Sala Arrupe
Garibai 19, Donostia San Sebastián
Lourdes Odrioziola Oyarbidek Historia lizentziatura eskuratu zuen Deustuko Unibertsitatean 1987an eta doktoretza 1996an lortu zuen, bere tesian aztergai izan zuelarik Gipuzkoako ontzigintza XVIII. mendean.
Lizentziatura eskuratu zuenetik, Gipuzkoako eta bere herrietako historiari buruzko hainbat mintegi eta jardunaldietan parte hartu du; Donostiako Aquarium-erako, Aranzadi Zientzia Elkartearentzat, Gipuzkoako udalerrientzat, Euskal Sagardoaren Museorako – Sagardoetxea Museoa, Txingudiko Zerbitzuentzat, Itsaspeko Ikerketa Elkartearentzat, Eusko Ikaskuntzarentzat, Errenteriako Jasokundeko Andre Mariaren Parrokia Elizarentzat, Pars Canada, Smithsonian Institution (Washington), Arma Plaza Fundazioarentzat eta hainbat erakunde pribaturentzat ikerketa-lan ugari burutu ditu.
Erreferentziazko argitalpenetan etengabeko kolaboratzailea izan da, eta bere ikerketa-eremu zabala den arren, sakondu dituen gai nagusiak honako hauek dira: euskal ontzigintza, Gipuzkoako itsas merkataritza, Gipuzkoako ardoa, sagardoa eta Antzuolako Alardea.
Horrez gain, esperientzia zabala du artxiboen programazio, antolaketa eta deskribapenean, dokumentuen katalogazioan, bai eta museo, erakusketa eta turismo-ibilbide tematikoetarako edukiak prestatzen ere.
Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle izan da, baita Goierri-Urola Garaiko Tokiko Garapen Agentzian (UGASSA) eta Irungo Udalean ere. Gaur egun, Iketarch enpresan autonomo gisa lan egiten du, ikerketa historikoa, dokumentazioa eta artxibistika arloetan.
Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País-eko kide numerarioa da eta Aranzadi Zientzia Elkarteko, Eusko Ikaskuntzako eta Luis de Uranzu Kultur Taldeko kidea.