HARITZA CRISTÓBAL. Fisioterapia. 2025eko urtarrilak 16
urtarrila 6, 2025
FERNANDO VIDAUR. Nefrologoa. 2025eko urtarrilak 23
urtarrila 6, 2025

JOSE LUIS REBORDINOS. 2025eko urtarrilak 21

Hitzaldia: “Festival de Cine de San Sebastián”

2025eko urtarrilak 21

📍 17:00h Sala Arrupe
Garibai 19, Donostia San Sebastián

JOSE LUIS REBORDINOS Donostiako Zinemaldiko zuzendaria

Errenteria, 1961

European Film Academy-ko (EFA) kidea eta Argentinako Arte eta Zientzietako Akademiako ohorezko kidea. Espainiako Ministroen Kontseiluak Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina eman zion 2015ean. 2021ean, Frantziako Kultura Ministerioak Chevalier de l ‘ordre des arts et des lettres (Frantziako Errepublikako Arteen eta Letren Ordenako Zalduna) izendatu zuen. Pedagogia Berezian lizentziatua. Donostia Kulturako Zinema Unitateko zuzendaria 22 urteotan. Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Asteko zuzendaria 21 urtez eta Giza Eskubideen Zinemaldiko zuzendaria 8 urtez. Nosferatu liburu bilduma zuzendu du 22 urtez. Beste egile batzuekin batera, hainbat liburu idatzi ditu euskal zinemagileei buruz: Elias Querejeta, Montxo Armendariz, Antxon Eceiza, Julio Medem, Javier Aguirresarobe eta abar. Asiako zinemaz (Shinya Tsukamoto, poeta y guerrillero del cinematógrafo) edo beste zenbait gairi buruz ere (El dolor, los nervios culturales del sufrimiento – Breve historia del cortometraje vasco) idatzi du. 2011ko urtarrilaren 1ean Donostia Zinemaldiko zuzendari izendatu aurretik, zuzendaritza batzordeko kide izan zen hamabost urtez. 2017ko urrian Asian Future sailaren epaimahaikidea izan zen 30. edizioaren Tokioko Nazioarteko Zinema Jaialdian. 2018ko abuztuan, Locarnoko zinema jaialdiko First Look Jury epaimahaiko kidea izan zen. BWIP (Bloody Work in Progress) saileko hautatzailea, 2013an Blood Windowren lehen ediziotik (Ventana Sur, Argentina). Casa Asiako Kulturako Aholku Kontseiluko kidea. 2024ko azaroan Entre Rios probintziako gobernuak eta FICER jaialdiak “Tilda Thamar” saria eman zion bere ibilbideari, zinemarekiko konpromisoagatik eta egindako lanarengatik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude