• NORTZUK GARA

Eragin 1966. urtean sortutako elkarte kulturala da. Emakumearen garapen pertsonal eta kulturala bultzatzeko jaio zen orain direla 50 urte baina gehiago.  Nahi duen oro izan daiteke bazkide.

Helburu hauek lortzeko, hainbat jarduera antolatzen ditugu; batez ere, hitzaldiak, bisita kulturalak, irteerak eta bidaiak.HISTORIA

Orain dela 53 urte emakume talde bat bildu eta, formazioaren eta informazioaren bidez gizartean beraien presentzia sustatzeko asmoz, PROFEM eratu zuen (Promoción Femenina).

1965. urtean emakumeen egoera juridikoa, akademikoa eta lanarena oso ezberdinak ziren gaurkoen aldean, eta emakumeak etxeko zereginetan jarduten ziren gehienbat.

Errealitate hau aldatuz joan da, nagusiki emakumeek beraiek egindako lanari esker. 1981ean PROFEM desagertu zenean, ERAGIN sortzea erabaki zuten, hasitako lanari jarraipena emateko.

Errealitate sozio-kulturala aldatzen joan den heinean –eta 51 urte hauetan jauzi kualitatibo handia egin du emakumeentzat-, ERAGIN egoera berrietara moldatzen joan da, betiere errealitatea aztertuz eta ezagutzen saiatuz, errealitate horren parte izateko.

  • ZER EGITEN DUGUN

Gaur egungo gure helburuak hauek dira:

– SozializazioaIngurune sozial eta lagunkoia mantentzea, kontuan hartuta Eragin sortu zutenak adinean aurrera doazela eta hori dela beraien behar nagusienetako bat.

– InformazioaGizartearen errealitateaz informazio gaurkotua izatea, aldaketa teknologikoak abiadura bizian baitoaz eta jakintza guztien eboluzioan eragina baitute.

Ludikoa. Aurreko bien osagarri modura.

eragin-donostia