HITZALDIAK
- Hitzaldien egitaraua urritik maiatzera artekoa da. Astean bi hitzaldi izaten dira, astearte eta ostegunetan arratsaldeko 17:00etatik 18:30era, Donostiako Garibai kaleko 19an, Jesuiten Elizako Arrupe aretoan. Guztira, 45 hitzaldi inguru.
- Egitarauaren barnean tertulia literario bat eta zine-forum bat ere badira.
- Ikasturteko hiru hitzaldi irekiak dira bazkideen familiakoentzat eta lagunentzat.
IRTEERAK
- Bi hilabetetik behin, gutxi gorabehera, irteera bat egiten dugu. Egun osoko irteerak dira eta Euskal Herriko eta inguruko natura, artea, industria eta museoak ikusi eta ezagutzeko baliatzen ditugu.
- Irteera eta bidaietara etor daitezke bazkide ez direnak ere, nahi izanez gero.
BISITAK
- Ikasturtean behin gutxienez bisita egiten dugu gure erakundeetara (Diputazioaren jauregia, Batzar Nagusiak, Parke teknologikoa…) eta aldi baterako erakusketetara.
Hurrengo ekiltadiak hemen begiratu