AIPAMENAK ETA AITORTZEAK

 

 

Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen Lagun Kolektiboa

2018ko maiatzaren 19an ospatu zen “Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País-Euskalerriaren Adiskideen Elkartea”-n Eragin-en sarrera zeremonia Lagun Kolektibo bezala.
Juan Bautista Mendizabal-ek, Elkarteko lehendakariak eta José Ignacio Espel-ek, Aguarium-eko lehendakaria eta egun hartan ekitaldiko anfitrioi izan zena, euren onarpena azaldu zuten gure elkarteak 5 hamarkada luzez kultur arloan egindako lanagatik, batez ere antolaketa feministarik ez zegoenean jaio izanagatik. Beraien hitzetan bi gauza nabarmendu zituzten: Profem-Eragin-ek bere jaiotzetik kultura arloan burututako lanaren kalidea eta ikasketarik jasotzeko aukerarik izan ez zuten pertsonei goi-mailako ezaguerak jasotzeko tresna izan izana.

 

 


Hiritar merezimenduaren domina 2019

Donostiako Udal bikainak bereizketa honekin aitortu du 53 urteko lan kulturala, emakummen errealizazio personal eta kulturalari arreta berezia emanez. Bereizketa hau “Profem-Eragin-en” partu hartu duten emakume guztiona da. Gure esker ona 1966 urtetik ikastaro eta ekintzak antolatzen lagundu diguten hizlari guztioi.