📍 17:00h Sala Arrupe Aretoan
Garibai 19, Donostia San Sebastián
Antonio Aretxabala
Geologian doktorea eta ikertzailea. Nafarroako Foru Komunitatean Geologoen Elkargo Ofizialeko (ICOG) ordezkari izan da, eta Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Eskolako Arkitektura Laborategiko Zuzendari Teknikoa. 25 urtez irakasle izan da Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura eta Zientzia Eskolatan (Iruñea) eta Donostiako Ingeniaritza Eskolan (TECNUN).
INDERCrekin (International Net for the Design of Earthquake-Resilient Cities) sortzailea da. Halaber, nazioarteko eztabaida zientifiko batean parte hartzen du, intraplaka sismikotasuna, klima-lurrikarak eta gizakiak eragindako sismikotasuna azaltzeko, baita klima-aldaketa, petrolioaren gailurra eta haren ondorioak, eta trantsizio energetiko eta digitalaren geologia ere.
Nazioarteko liburu eta aldizkari espezializatuetan artikuluak argitaratu ditu, eta etengabe idazten du gai horiei buruz. Hedabideetan (telebista, irrati, egunkari, webgune eta blogak) dibulgatzaile gisa aritzen da, baita hitzaldiak ematen eta Lurraren kulturari buruzko hezkuntzan ere.