📍 17:00h Sala Arrupe
Garibai 19, Donostia San Sebastián
Bartzelonako Unibertsitatean Historia doktorea eta UPV/EHUko Historia Zuzenbideko irakasle titularra. Euskal Zuzenbidearen, bereziki Gipuzkoakoaren, historian aditua, 50 liburu baino gehiago eta 80 artikulu argitaratu ditu.
2008ko Heráldika Sari Nazionalaren irabazlea, gaur egun Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País-eko Buletinaren zuzendaria da eta erakunde horretako Kontseilu Errektoreko kidea. Kutxa-Fundazioaren Donostia eta Gipuzkoari buruzko Azterlan Historikoen Buletina-ren zuzendaria ere bada.
Horrez gain, Eusko Ikaskuntzak argitaratzen duen Euskal Herriko Erdi Aroko Iturri Dokumentalen Bilduma-ren zuzendaria da, eta Iura Vasconiae (Vasconiako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketa Fundazioa)-ren lehendakariordea.
Historia Errege Akademiako kide korrespontsal da Gipuzkoan, eta Gipuzkoako Batzar eta Diputazioen Bilduma (1550-1700)-ko [orain arte] 38 liburukiren egilea, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Batzar Nagusiek argitaratua.